XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gizonezko zein emakumezkoek elkarrekin egiten dute lan, lana gogorra izan ala ez.

Emakume fierrok miraz ikusten ditut.

Hain dira indartsuak, sasoitsuak, kementsuak, dotoreak...; emakume tibetarrei so, ohartu gara herrialde garatuetako sexuen arteko alde fisiologiko zenbaitek, oinarri faltsua duela.

Lanak bien artean banatzen dituzte, eta indarra behar den lanetan ere, emakumeak aritzen dira gizonen ondoan: eraikuntzan, garraiobideetan, egurketan... gurean auzolanean bezalatsu.

Sarritan zail gertatzen zaigu emakume eta gizonezkoak bereiztea, jite arras iduritsua baitute, gizonezkoek ia ez dute bizarrik eta jazkerak ere tankerakoak dira.

Guztiak ederrak eta pertxentak.

Tibetar emakumearen estatusa, Asiako hoberenetarikoa bide da.

Emakumeak darama etxeko aginpea eta bere hitzak gizonarenak adina balio du.

Edertasunetik oso urrun dago, ordea, gaur egungo tibetarren errealitatea.

Erbestera ihes egin behar izan du askok.

Kantu eta irrifarren atzean, alkoholean topatu dute besteek sosegua; nahi baino gehiagok.

Ostatuko etxekoandreak alkohola eskainiz darama arratsalde osoa.

Bereak eta gureak, trago bat bestearen atzetik egiten du.

Ardi bat du lagun, ardi bat eta bakardadea.

Zelaigune berdeetatik, errekak alboan ditugula egin ditugu azken kilometroak.

Zuhaitz berdeak, herrietako gerizpe gisara.

Altueran, yak basatien begirada beldurgarriek eguneko une zailenak pasarazi dizkigute.

Zapi gorria dute lepoan, zezen erraldoien modura mehatxu egiten digute.

- Ikusi al dun yaktzar hark nola begiratzen gaituen?

- Bai, eta ez dun bakarra.

Beste hura gugana hurbiltzen ari dun.

Eragien pedalei!

- Kasu, bertze bat heldu zaigun gibeletik.

- Esan ninan bai mamutzar hauek ez zirela baketsuak.

Baina ezin dinat azkarrago joan, malda gora dun.